Donostia, Hernani eta Azpeitiko Emakumeen Etxeak ezagutzeko mahai-ingurua gaur Brankan

Baleike 2018ko mar. 22a, 09:57

Zumaiako Emakumeen Etxea gauzatzeko lanean dabil Zumaiako Berdintasun Foroa. Hori dela eta, beste herri batzuetako esperientziak ezagutzeko saioa egingo da gaur Brankan, 18:00etan.

Zumaian Emakumeen Etxerik nahi? Badakizu zer den eta zertarako balio duen? Galdera hauen erantzunak eta hausnarketak ezagutzeko aukera izango da gaur arratsaldean egingo den mahai-inguruan.

Brankan egingo den saio berezian, Donostia, Hernani eta Azpeitiko Emakumeen Etxeetako ordezkariak izango dira beraien esperientzia kontatzen.