Su-hiltzaileen interbentzioa Erribera kalean

Baleike 2018ko mar. 21a, 18:49

Erribera kaleko etxebizitza batetik deia jaso dute su-hiltzaileek, etxeak su hartzeko arriskuak larrituta. Zorionez, ez da ezer larria gertatu, sukaldean lapikoren bat erre baino ez da egin.

Joan den igandean beste interbentzio bat izan zuten Zumaian. Orduan, Juan Belmonte kaleko arketa batetik kea ateratzen zela ohartarazteko deitu zuen bizilagun batek. Kable batek sortutako zirkuitulaburra izan zen, eta ez zuen kalterik eragin.