Calatayudera bisitan joango dira Zumaiako jubilatuak eta pentsionistak

Baleike 2018ko mar. 21a, 14:49
Argazkia: Calatayud.es

Beheko Plaza elkarteak beste bisita bat antolatu du bere bazkideentzat. Maiatzaren 20tik 22ra Calatayudera joango dira. Hiru egun eta bi gauko irteera izango da. 

Gauak Hotel Alhama de Aragonen igaroko dituzte, eta Aragoi aldean pasako dituzten egunetan bisita gidatu batzuk izango dituzte: Zaragozara, Piedra monasteriora, Calatayud bertan... 

Izen-ematea datorren astelehenean zabalduko da, hilaren 26an, elkarteak Hogarrean duen bulegoan (11:00-12:00 artean). Xehetasunak bertan jasoko dituzue.