Azken atxiloketak salatzeko kontzentrazioa deitu dute magnolio aurrean

Baleike 2018ko mar. 20a, 15:02

Miren Zabaleta, Oihana Garmendia, Olatz Dañobeitia eta Antton Lopez atxilotu ditu Guardia Zibilak gaur goizean, Belen Gonzalez preso ohiaren omenaldiarekin lotuta. "Terrorismoa goraipatzea" egotzi diote lau atxilotuei.

Atxiloketa hauek salatzeko mobilizazioak deitu dituzte. Zumaian, kontzentrazioa egingo da Erribera kalean, magnolio aurrean, 20:00etatik aurrera.