Udal Elkarteak 305.000 euro banatuko ditu diru laguntzatan

Baleike 2018ko mar. 20a, 14:53

Urola Kostako Udal Elkarteak 2018ko diru-laguntza deialdia egin du, ekintzailetasuna, enplegua, inbertsioak eta lankidetza-egitasmoak sustatzeko. Udal Elkarteko Zuzendaritza Batzordeak martxoaren 15ean onartu zituen oinarriak eta laster argitaratuko dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.

Deialdiak lau diru-laguntza lerro ditu:

  1. Jarduera ekonomikoak sortzeko diru-laguntzak: enpresak sortzeko diru-laguntzak.
  2. Enpleguaren sustapena: langabeak kontratatzeko diru-laguntzak.
  3. Inbertsioetarako diru-laguntzak
  4. Lankidetza egitasmoak garatzeko diru-laguntzak

Deialdiaren informazioa hemen duzue. Hemen, berriz, oinarriak.