AP-8 autobideak sarbide berria izango du Irunen

BABESTUTAKO EDUKIA 2018ko mar. 20a, 09:15

Urtea amaitu aurretik hasiko dituzte Irunen sarbide berria egiteko lanak. Sarbide horri esker, errazago sartu eta irtengo dira autoak hiriaren  hegoaldean  (Belaskoenea-Katea), bai Donostiatik bai Donostiarantz. Obrak 6,5 milioi euroko aurrekontua du, eta lanak urte amaierarako hasi eta 15 hilabeteko epean amaitzea aurreikusi da.

“Irunek 60.000 biztanle ditu, eta gaur egun bi lotune ditu autobidearekin, hiriaren bi muturretan, bat Behobian eta bestea Katean, eta horietatik ibiltzen da Hondarribia helmuga edo abiaburu duen trafikoa. Lotune erdi honen bitartez, herrigunerako sarrera-irteera bat emango diegu herritarrei”, adierazi du Gipuzkoako diputatu nagusi Markel Olanok Olanok.