Lan eskaintza: Administraziorako langile bat behar du Lubaki Guraso Elkarteak

Baleike 2018ko mar. 20a, 10:32

Kudeaketa lanak egingo dituen langile bat kontratatzeko eskaintza egin du Herri Eskolako Lubaki Guraso Elkarteak. Apirilaren 2ra arte bidal daitezke hautagaitzak, lubakigurasoelkarteazumaia@gmail.com helbidera.

Lanpostuaren ezaugarri nagusiak:

-Hilean 20 orduko lanaldia.
-Baldintza erakargarriak.
-Epe luzerako lanpostua.

Hautagaitzak kontuan hartzeko, hauek dira bete beharreko eskakizunak:

-Euskara. Titulua baino, erabilpen maila ona eskatuko da. Elkarrizketa euskaraz egingo da.
-Administrazio ezagutzak. Datu baseen erabileran trebea.
-Jendaurrean lan egiteko perfila.
-Herri eskolako gurasoa edo izandakoa, edo ikasle izandakoa.

Horrez beste, beste hauek baloratuko dira:

-Curriculuma: postuarekin erlazionatutako ezagutza teknikoak.
-Proiektuarekin inplikazioa: Zumaiako Herri Eskolarekin inplikazioa, herri eskola baten partaide izatearen kontzientzia.
-Inguruarekiko jarrera: Gizartearen nondik norakoen informazio maila: teknologia berriak, hezkuntza ereduak, gizarte antolakuntzari buruzko jakinmina.
-Jendetasuna: Guraso Elkartearen lehen lerroko ordezkari izango den heinean, eskola komunitatearekiko enpatia.
-Antzeko lanetan eskarmentua izatea.