BIDEOA: Williams, Damrow eta Fernandez, hiru izar komentuan

Baleike 2018ko mar. 18a, 19:00

Pablo M. Fernandez (tuba), Jamie Williams (Tronboia) eta Frits Damrow (tronpeta) artista handien musikaz belarriak eta bihotzak gozatzeko aukera izan dute gaur eguerdian komentuan bildutako musikazaleek. Nazioarteko hiru izar handiek Zumbrass 2018 metal topaketen amaierako kontzertua eskaini dute, Zumaiako Musika Bandarekin batera eta Jose Mari Azkue zuzendariaren batutapean. Bideo honetan, entzundakoaren lau tanta.