Orain arte Ardantzabiden kotxea uzteko eskubidea zuten bizilagunek bakarrik ordaintzen zuten aparkatzeagatik. 25 euro urteko, hain zuzen ere. Hemendik aurrera, uda garaian, ekainaren 15etik irailaren 15era bitartean, biñetaren bat eskuratu nahi duen herritar orok ordaindu beharko du. Ardantzabiden ordaintzen den kopurua hainbanatu eta udako hiruhilekoari dagokiona ordainduko dute: 10 euro. Kopurua handitzen joango da txartel gehiago eskatzen badira.
Bada beste aldaketa bat iaztik hona, eta da etxebizitza bakoitzean jaso daitezkeen txartel kopurua. Iaz, gehienez, bi txartel eskuratzea zegoen etxebizitzako. Orain, etxebizitza horretan erroldatuta dauden pertsona eta kotxeko txartel bana emango dira.
Proposamen hau EAJko zinegotzien aldeko botoekin bakarrik onartu zen. PSEko Arritxu Marañonek abstenitzeko erabakia defendatu zuen esanaz Ogasun batzordean aztertutako irizpena eta plenora eraman zena ez zela berdina. Iritzi berekoa izan zen EH Bildu. Hark gogoratu zuen ordenantza onartzerakoan abstenitu egin zirela eta bozketa honetan ere berdin egingo zutela.
Honako dokumentuan duzue plenoak onartutako zergen berri.
8 (Udalbatza) Trakzio Mekanikozko Ibilgailuak Bide Publikoetan Aparkatzeagatik Ordaindu Beharreko Tasak Ara... by baleike on Scribd
25€ hiru hilabetetara hainbanatuta 6,25€ irteten dira. Borobilketa ederra egin dute 10€-tara iristeko, beste bi hilabete ia.