Zumbrass metal topaketak gaur hasi dira

Baleike 2018ko mar. 16a, 13:22
Argazkia: Luis Orduña

Metalezko musika instrumentuen topagunea izango da Zumaia asteburu honetan, Zumaiako Udal Musika Bandak eta Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolak, Zumaiako Udalarekin elkarlanean, antolatu duten Zumbrass metal topaketari esker. Ikastaroak eta kontzertuak izango dira topaketek irauten duten hiru egunetan. 

Antolatzaileek adierazi duten bezala, puntaltasun ingelesarekin hasi dira ikastaroak, bai Ubillos jauregian, baita Foronda kultur etxean ere. 

Topaketen baitan egingo diren kontzertuak larunbatean eta igandean izango dira. Larunbatean, 20:00etan, Oxford aretoan, ensembleen kontzertua egingo da. Ikastoroetako ikasleek hartuko dute parte, irakasleek lagunduta eta Luis Orduñak zuzenduta. Igandean, berriz, eguerdiko ordu batean, Komentuan, topaketen amaierako kontzertua egingo da. Zumaiako Udal Musika Bandak ikastaroetako irakasleak izango ditu solista moduan. Kontzertua Jose Mari Azkuek zuzenduko du.