Marlik taldeak Artzape Festen joko du, Izaro eta Nøgenekin batera

Baleike 2018ko mar. 15a, 17:25

Artzape Fest musika jaialdia antolatu dute Getarian apirilaren 20rako. Jaialdia Balenciaga museoan egingo da, 21:30etik aurrera, eta gaueko izen handia Eason diskoa atera berri duen Izaro abeslari mallabiarra izango da. Aurretik, Nøgen donostiarrek eta Marlik laukote zumaiarrak joko dute. 

Maialen Velardek, Beñat Fernandezek, Ales Gorritik eta David Gorritik osatutako laukoteak pasa den abenduan atera zuen bere lehen diskoa, taldearen izen berea daramana. Rock eta blues doinuak dira nagusi disko horretan. 

Jaialdi honetarako sarrerak salgai daude dagoeneko, Interneten, Kutxabanken webgunean, eta Getariako turismo bulegoan, 15 euroan.

Aurretik, datorren asteburuan, hilaren 23an, Sumision City Bluesen aurretik joko dute Torreberri Gaztetxean.

Erlazionatuak