Oikiako Eskola Txikien festako arropa salmenta egingo da bihar eta etzi

Baleike 2018ko mar. 15a, 16:25

Oikian ospatuko da aurtengo Gipuzkoako Eskola Txikien festa, eta horrekin batera, udaberriko arropa salmenta ekingo du Oikiako Eskolak. Bihar eta martxoaren 23an, Oikian jarriko dute salmenta postua. Larunbatean, berriz, Zumaian.

Eskola Txikien festa ospatuko da Oikian ekainaren 10ean, eta hori dela eta, udaberriko arropa salmentarekin hasi dira jantziez arduratzen den Oikiako Eskolako batzordea. Martxoaren 16an eta 23, Oikian bertan jarriko dute salmenta postua eskolaren aurrean 18:00etatik 21:00etara.

Larunbatean, aldiz, martxoaren 17an, Zumaian kokatuko dira. Salmenta postua Erribera kalean jarriko dute 18:00etatik 21:00etara.

Udaberriko salmenta honetan arropentzat kolore berriak proposatu dituzte.