Santelmoetako olagarro zopa lehiaketak izen emate irekia izango du

Baleike 2018ko mar. 15a, 12:04

Urtero bezala, Beheko Plaza edadetuen elkarteak olagarro zopa lehiaketa antolatu du. Printzipioz, lehiaketa elkarte gastronomikoei zuzenduta dago, baina, parte hartzea handia ez dela ikusita, herritar orori zabaltzea erabaki dute. 

Lehiaketa apirilaren 14ean egingo da, Torreberriko aterpean. Parte hartzeko baldintza bat dago eta da lehiakide izango dien bikoteko kide batek, behintzat, Zumaiakoa izan beharko duela.

Izenak emateko edo lehiaketaren xehetasunak jasotzeko elkarteak Hogarreko lehen solairuan duen bulegotik pasa zaitezkete, 11:00etatik 12:00etara bitartean.