baleike.eus

Goikoetxea eta Lopez Mexikoko Nazioarteko Txapelketan arituko dira

Baleike 2018-03-13 12:08   Kirola

Martxoaren 14tik 17ra bitartean jokatuko da Mexikoko Nazioarteko Txapelketa, eta bertan hartuko dute parte bi zumaiarrek. Denboraldiko lehen txapelketa garrantzitsua da.

Bihar hasiko da Mexiko Frontoiko denboraldiko lehen txapelketa garrantzitsua. Bertan izango dira Goikoetxea eta Lopez zumairrak.

Bi taldetan banatu dira puntistak. Hauek dira lehen taldeko hiru bikoteak: Goikoetxea-Inza, Olharan-Ekhi eta Angel-Ulises. Bigarren taldean, berriz, hauek izango dira: Inclan-Lopez, Patxi-Irastorza eta Erkiaga-Ihitsague.

Lehen taldeko puntistek bihar izango dituzte partidak, eta horietatik aterako dira final erdietarako lehen bi sailkatuak. Ostegunean bigarren taldekoek jokatuko dituzte kanporaketa partidak. Ostiralean final erdiak izango dira, eta larunbatean, finala.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa