Zumaiako mekanizaziorako enpresa batek bi langile behar ditu

Albiste babestua 2018ko mar. 13a, 12:18

Lanpostuetara aurkeztu nahi dutenek, gutxienez lau urteko esperientzia izan beharko dute. Kurrikulumak lanpostuaksortzen@gmail.com helbidera bidali behar dira martxoaren 31 baino lehen.

Zumaiako mekanizaziorako enpresa batek bi langile behar ditu: CNC Tornero ofiziala 4 ardatzeko (X-Y-Z-C) torredun tornorako, eta CNC fresadore ofiziala 4 ardatzeko (X-Y-Z-C) mekanizazio zentrurako.

Hautagaiek, lau urteko esperientzia bermatu beharko dute gutxienez, eta hauek dira kontutan hartuko diren baldintzak:

- Zehaztasun handiko piezen mekanizazioan esperientzia (aditua) izatea.
- Makina programatu eta arazoei aurre egiteko gaitasuna.
- Eskuko tresnekin neurtzeko gaitasuna.
- Planoen interpretazioa.
- Talde lana.
- Lanerako eta ikasteko gogoa izatea.
 
Kurrikulumak jasotzeko azken eguna martxoaren 31 izango da. Nahi duenak lanpostuaksortzen@gmail.com helbidera bidali beharko du kurrikuluma.