Kauldi Odriozola, Espainiako selekzioaren deialdian

Kauldi Odriozola, Espainiako selekzioaren deialdian

Apirilaren 7an Espainiak Tunisiaren aurka jokatuko duen lagunarteko partidarako jokalarien zerrendan sartu du Jordi Riberak. Aurretik bost eguneko konzentrazioa egingo dute, Madrilen eta Ciudad Realen. 

Jordi Riberak gustuko du Kauldi Odriozola eta berriro Espainiako selekzioaren deialdian sartu du. Joan den azaroan Alemaniako torneo bat jokatzeko deitu zuen, baina orduan, zoritxarrez, Odriozolak ezin izan zuen bidaiatu, egun batzuk lehenago min hartu zuelako hanka batean. Kroaziako Europako Txapelketako lehen zerrendan sartu zuen ondoren, nahiz eta gero azken deialditik kanpo gelditu. Eta orain, 20 hautatuen artean da berriro. Aurrera begira, zumaiarrarengan konfiantza baduen seinale.