Laburbirako zortzi film labur ostegunean Aita Marin

Baleike 2018ko mar. 15a, 07:45

Ostarrenak eta Baleikek elkarlanean antolatuta, eta Zumaiako Udalaren laguntzarekin, euskarazko film laburren sorta bat ikusteko aukera izango da martxoaren 15ean, 22:00etatik aurrera, Aita Mari zinean. Sarrera doan izango da.

Topaguneak bultzatutako zirkuitua da Laburbira, eta honen helburu nagusia da euskarazko sortzaileen lana ezagutaraztea, euskaraz ekoizten jarraitu dezaten aukera emanez eta ikusleei gurean sortutako film fresko-freskoez gozaraztea.

Laburbiraren hamabosgarren edizio honetan, 8 film labur daude, eta ia guztiak 2017an sortutakoak dira. Hainbat gai eta genero ukitzen dituzte: umorea, intriga, kritika, gure historiari begirada, kulturaren eta hizkuntzaren transmisioari keinua  dira, besteak beste.

Ordu eta laurdeneko saio honetan, zortzi lan ikusiko dira. Hauek dira film laburrak: 

Landetxe batean asteburuko egonaldia irabazteko aukera

Iazko arrakasta ikusirik, aurten ere lehiaketa antolatuko da Laburbirako ikusleen artean. Landetxe batean bi lagunentzako bi gaueko egonaldia zozkatuko da. Parte hartzeko www.kameratoia.eus webgunean sartu eta "Laburbira 2018 ikusleentzako lehiaketa" atalean sartu behar da, eta galdetegia erantzun. Hori bai, emanaldiaren ondoren egin behar da.