ZUMBrass topaketetan izen emateko azken eguna gaur

Baleike 2018ko mar. 12a, 11:24

Asteburu honetan ZUMBrass metal topaketen elkargunea izango da Zumaia. Martxoaren 16tik 18ra, nazioarteko mailako irakasleak etorriko dira ikastaroak eman eta kontzertuetan parte hartzera.

Bi urtean behin antolatutako jardunaldi honek bere bigarren ekitaldia beteko du aurten. ZUMBrass tokapeta hori Zumaiako Udal Musika Bandak (ZUMB), Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolak eta Zumaiako Udalak elkarlanean antolatutako ekimena da.

ZUMBrass 2018 topaketak bi alderdi jorratuko ditu: profesionalei eta ikasle aurreratuei zuzendutakoa, eta hobekuntza eskainiko dien eta Musika Eskoletan hasi berriak diren ikasleei zuzendutakoa. Ikastaroetan izen emateko azken eguna gaur izango da, eta horretarako www.zumaia.eus webgunera jo behar da.