'La forma del agua' eta 'Oihaneko kuadrilla', asteburuan, Aita Marin

Pasa den igandean lau Oscar sari irabazi zituen La forma del agua pelikula emango da asteburu honetan ere Aita Mari zinean. Haurrentzat, berriz, Oihaneko kuadrilla marrazki bizidunen pelikula programatu da. 

Hemen dituzue pelikulen ordutegiak:

La forma del agua: larunbatean 19:30ean eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean, ikuslearen eguna, 19:30ean. 

Oihaneko kuadrilla: igandean 16:30ean.