Danborradetako entseguen ordutegia ohikoa izango da asteburuan

Baleike 2018ko mar. 9a, 13:34

San Telmo jaiak gero eta hurbilago daude eta danborradetan parte hartuko duten herritarrak ari dira danborrak eta barrikak berotzen. Orain aste batzuk hasi ziren entseguak, bai haurrenak, baita helduenak ere, eta asteburu honetan ere hala egingo dira. 

Asteburu hontako entseguak ohiko ordutegi eta tokian izango dira. Gaur, ostirala, haurrek 18:30ean eta helduek 21:30ean egingo dituzte. Eta bihar, larunbata, 16:00tan izango dute helduek eta 17:00tan haurrek. Denak, ere, komentuan egingo dira. Datorren astean, martxoak 16 haurren entsegua mantentzen da, 18:30ean komentuan eta helduena ez dago. Martxoak 17, haurrek ez dute izango eta helduek 15:30ean.