Emakumeen eta gizonen arteko desoreka agerian uzteko kanpaina abiarazi du Foru Aldundiak

BABESTUTAKO EDUKIA 2018ko mar. 9a, 11:02

Emakumeen Egunaren harira, kanpaina berri bat jarri du abian Gipuzkoako Foru Aldundiak. Kanpaina horren bidez, “datu argigarri eta deigarrietan” oinarrituta, ahalegin berezi egin nahi du emakumeak eta gizonak banatzen dituzten desberdintasuna agerian uzteko.

Kanpainaren aurkezpenean Markel Olano diputatu nagusiak aurreratu duenez, "aurtengoa ez da ohiko kanpaina bat izango da". "Guztion konplizitatea" eta "urrats bat gehiago eman eta agerian uzteko, Gipuzkoan emakumeen eta gizonen artean dagoen desoreka nabarmena" bilatuko dela azpimarratu du.

Datuetan oinarrituta, Gipuzkoako egoera desorekatuaren lehen erretratua egin nahi izan du Olanok, bereziki, lan eremuko eta kontziliazioaren esparruko datuetan oinarrituta. Hain zuzen bi arlo horietan eragin nahi da berdintasunari dagokionez, Aldundiak Gipuzkoaren etorkizuneko erronkei aurre egiteko estrategian. Soldaten arrakalaren gaia jarri du Aldungiak mahai gainean, iazko errenka kanpainak eta 2016ko Euskadi mailako txostenaren datuez baliatuta. "Soldata-arrakalarena da desberdintasuna nabarien erakusten duen datuetako bat", azaldu du diputatu nagusiak. 2005 eta 2016 urteen artean 5,4 puntutan murriztu da arrakala, hau da, 2005 urteko % 30,8tik, 2016 urtean diferentziaren ehunekoa 24,5 da. Olanorentzat, "argi dago arrakala murrizten jarraitzeko lanean jarraitu" behar dela. Kanpaina gizarte osoari begira, eta ikuspegi irekienarekin landu dela azaldu dute. Izan ere, diputatu nagusiaren hitzetan, "aldaketa kultural baten aurrean aurkitzen gara, ohituren aldaketa bat, lanean, familian eta gizartean; aldaketa bat etorkizuneko Gipuzkoaren
ekonomiaren eta gizartearen oinarrietako bat izango dena".

Aldaketa horren gakoetako bat kontziliazio erantzunkidea izango dela uste du Olanok. Bizitza laboral eta familiarraren arteko orekan eragin nahi du Etorkizuna Eraikiz dinamikak, lanaren antolaketan eta kultura aldaketan eragiteko. Euskadin emakumeen %45ak murriztu ditu lan orduak seme-alabak izan dituenean eta soilik gizonen %5ak egin du. 2016ko datuen arabera, emakumeen %93k eskatu dituzte haurren zaintza burutzeko eszedentziak eta %83,2ak familia-kideak zaintzeko. "Aldundian gure indarrak batu ditugu etorkizuneko Gipuzkoa eraikitzeko eta legealdi honetan 30 esperientzia pilotu jarriko dira martxan enpresetan kontziliazio erantzunkidea bultzatzeko", adierazi du Olanok. Aldi berean, Berdintasun Organoak martxan jarri du jada Kontziliazio Erantzukideko plana.

Kanpaina parte-hartzailea

Dagoeneko jarri da martxan kanpaina informatibo berria eta martxoaren 20an Gipuzkoa.eus web orriaren barruan atal bat bideratuko da datu osagarriak publikatzeko.
Gizonen eta Emakumeen arteko Berdintasuneko Organoaren zuzendariak, Miren Elgarrestak, hiritar guztiak animatu ditu beren ikuspuntua eta datuetan oinarritutako esperientziak kontatzera, ondoren sare sozialetan partekatzeko. Elgarrestaren esanetan, "kanpainak ez du nahi mezuak paisaiaren parte izaten gelditzerik, horregatik azpimarratzen da desberdintasunaren gaia, gizonen eta emakumeen arteko desoreka, badaudelako hori erakusteko adibideak eta erakusgaiak nonahi". Gutxika datu gehiago bilduko dira sare sozialetan publikatzeko, #future5050 traolarekin.

Martxoaren 20tik aurrera desoreka horren datuak eman ahalko dira sare sozialetan partekatzeko. Kanpaina guztia Gipuzkoa.eus/future5050 helbidean egongo da.