Martxoak 8

Zumaiak bere egin du borroka feminista

Aspaldiko manifestaziorik jendetsuena egin dute gaur arratsaldean ehundaka zumaiarrek, mugimendu feministak aurtengo Martxoaren 8rako prestatutako aldarrikapen egunarekin bat eginez. Erribera kale osoa hartu du jende oldeak, "gora borroka feminista!" oihu artean. Herriari itzulia eman ondoren, mezu aldarrikatzaileak [gero bideoan] irakurriz jarri diote amaiera borroka feministarentzat mugarri izango den  egunari.

Erlazionatuak

BIDEOA: "Emakumerik gabe mundua gelditu egingo litzateke"

Feminismoaren olatuak gainezka egin du gaur eguerdian Zubitxikian. Jendetza bildu da berdintasunaren aldeko aldarriarekin bat egitera, eta 19:30era...
BIDEOA: "Mundu erdiak mundu osoa korapilotu du gaur"

Azken urteotako manifestaziorik handiena bildu du gaur mugimendu feministak Martxoaren 8ko aldarrikapenak inoiz baino ozenago entzunarazteko. Bideo...