Balenciagako langileek beraien eskakizunekin jarraitzen dute

Baleike 2018ko mar. 8a, 15:18

Astilleros Balenciagako langileak kalera atera dira gaur ere. Herrian zehar manifestazioa egin dute Balenciagako langileak hitzarmen justu baten alde borrokan lema zeraman pankarta baten atzean. 

Urtarrilaren amaieran hasi zituzten lanuzteak Urolaren erriberan dagoen ontziola honetan. Langileek Baleikeri adierazi ziotenez, soldatetan KPI igotzea eskatzen dute: "Lau urtez soldatak ez igotzea da enpresaren proposamena; guk KPI igotzea baino ez dugu eskatzen".