Martxoak 8

Mural koloretsuak egun handiaren bezperan

Baleike 2018ko mar. 7a, 14:58

Greba feministaren aldarria hormetatik paneletara eraman du Zumaiako Mugimendu Feministak. Egun handiaren atarian, Kalea eta gaua guztionak dira. Zentsura matxistarik ez! leloa daramaten tamaina txikiko mural koloretsuak itsatsi dituzte Mugimenduko kideek herriko zenbait paneletan. Martxoaren 8an planto egiteko gonbitea ere egin dute kartel hauen bidez.