BIDEOA: Zumaiako Gida, guztion eskura

Baleike 2018ko mar. 7a, 10:34

Zumaiako Gida 2018 kaleratu berri du Baleike Kultur Elkarteak. 5.000 ale banatu dira etxeko postontzi guztietan (banaketa amaitzen ari gara), eta digitalean ere eskura dauka edonork, Baleike.eus/gida webgunean eta Baleike aplikazioan. 

Bertan aurkituko dituzu, besteak beste, herriko negozioak, elkarteak, udaleko eta udal elkarteko informazioa, telefono interesgarriak, farmazien ordutegiak, urte osoko itsas mareak, garraio publikoaren ordutegiak.

Mugikorretarako bertsio digitalean, gainera, negozio bakoitza geolokalizatuta aurkituko duzu, nola iritsi jakiteko; eta telefonoz zuzenean deitzeko aukera ere izango duzu.

Hurrengo gidan agertzeko interesa izanez gero, jarri gurekin harremanetan publizitatea@baleike.eus helbidera idatzita edo deitu 685769888 telefonora.