Oliba olioa eta kontserba loteak 'Eskutik eskura' pasatzeko kanpaina hasi du Errigorak

Baleike 2018ko mar. 6a, 15:01

Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura pasatzeko kanpaina hasi du gaur Errigorak. Oraingo honetan, oliba-olio birjina estra eta kontserba-sortak eskatzeko aukera izango da, euskaraz etiketatuta eta, auzolanari, esker, ekoizlearen jatorrizko prezioan

Kanpainaren lehen zatian, martxoan, oliba-olioa eskainiko da; maiatza-ekainean, berriz, kontserba-loteak. Kontserben artean zainzuri ekologikoak, orburuak, barazki menestrak, potxak edota tomate frijitua aurki daitezke, beste zenbait produkturen artean. 

Biak ala biak, oliba-olio birjina estra eta kontserba-sortak, denak aldi berean eskatuko dira: martxoaren 6tik 20ra. Bi bide egongo dira eskaerak egiteko: online, Errigoraren web gunean (errigora.eus), ala eskuorri bidez kanpainan parte hartzen duen gunean. Zumaiari dagokionez, Inpernupen egingo dira eskaerak. Kasu honetan ere online eskatzeko aukera ere izango da lotura honen bidez.

Sustatzaileen aurreikuspenen arabera, olioaren banaketa apirilaren 9tik 20ra bitartean egingo da, eta kontserba loteena maiatzaren 31tik ekainaren 12ra bitartean. Zumaian apirilaren 17an, 18an eta 19an, 12:00etatik 21:00etara banatuko dutela espero da.

Errigora Euskal Herria oinarri eta elkarlana lanabes dituen ekimen herritarra da. Nafarroa hegoaldea du ardatz eta 'euskara ofziala ez den zonaldean¡ eragin nahi du, eremu horretakoak propio diren produktuei Euskal Herrian bidea emanaz, euskaratik, euskararako eta euskaraz.

Hemen jaso dezakezue ekimenaren inguruko informazioa.