Txiribueltak antolatutako ipuin kontaketa egingo da bihar Forondako ganbaran

Baleike 2018ko mar. 6a, 08:25

Txiribuelta elkarteak antolatuta, bihar, asteazkena, 17:15ean hasita, ipuin kontaketa saioa egingo da Foronda kultur etxeko ganbaran. Miriam Mendozak Jaio, bizi, hil... dena xirimolan dabil saioa ekarriko du Zumaiara. 

Herri osoari zabaldutako ekitaldia izango da hau. Berez 4-6 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago, baino gurasoren batek haur txiki batekin edo haurrik gabe joan nahiko balu, ongi etorria izango litzateke.