Pentsiodunen protestek ez dute etenik

Baleike 2018ko mar. 5a, 13:20

Beste behin ere, Zumaiako pentsiodunak udaletxe aurrean elkarretaratu dira %0,25eko igoera salatu eta pentsio duin batzuen eskakizuna eginez. Egunetik egunera, astetik astera, handitzen ari da kontzentrazio hauetan parte hartzen ari den herritarren kopurua. Orain bizpahiru aste 10-12 lagun azaldu ziren udaletxe aurrera; gaur, aldiz, ehundik gora herritar elkarretaratu dira.

Ez dute, gainera, protestak eteteko inongo asmorik eta datorren astelehenerako hitzordua jarri dute: eguerdiko 12:00etan, udaletxe aurrean.