Martxoak 8

54 zumaiarrek hartu dute parte 29. Lilatoian

Baleike 2018ko mar. 4a, 17:21

Gaur goizean Donostian egin den 29. Lilatoian, 54 zumaiarrek hartu dute parte. Urola Kostako Hitzaren arabera, eskualde mailan, 500 emakume baino gehiago atera dira.

29. Lilatoia izan da gaur goizean Donostian. Feminismoa eta kirola uztartzen dituen bost kilometroko proba honetan, 54 zumaiar atera dira korrika egitera, beti ere www.kirolprobak.com atariaren arabera. Emakumeen aldeko festa handia izan da gaurkoa, izan ere, guztira, 5.218 lagunek bukatu dute proba.

Argazkiak: Urola Kostako Hitza.