Martxoak 8

BIDEOA: Lan esklabuarekin amaitu!

Zumaiako mugimendu feminista 2018ko mar. 4a, 16:40

Zumaiako mugimendu feministak eta Malen etxeko kideak elkarlanean, eta Martxoaren 8ko grebaren harira, zaintza lanen ikusgarritasuna landu eta emakume migranteek jasaten duten egoera salatzea helburu duen ekimena egin dute gaur goizean Torreberri kanpoan.

Hala, Malen etxeko kideek, zaintza lanetan ibiltzen diren emakume atzerritarrek jasaten dituzten egoerak irudikatu dituzte hiru antzezlan txikien bidez. Horretaz gain, Bilgune feministako kide batek, Zumaiako mugimendu feministako beste batek, eta Ernai gazte antolakundeko beste batek hitza hartu dute.

Jarraian, Zumaiako mugimendu feministako kideek prestatu duten bideoa.