2018ko elurtea

ARGAZKIAK: Elurtea Zumaian

Baleike 2018ko ots. 28a, 12:55

Abenduaren 1ean egin zuen azkenekoz elurra Zumaian. Orduan elur asko egin zuela zirudien arren, gaurkoa izugarria izan da. Algorri inguruan esaterako, 20 zentimetrotako elur geruza izan da.

Herria guztiz elurtuta zegoela altxatu gara gaur goizean, eta 10:30ak aldera arte, mara-mara jarraitu du elurtzen. Errepideetan kaosa izan da nagusi, eta eskolak irekita egon diren arren, haur eta gazte askok elurretan jolasteko aprobetxatu dute goiza.

Hemen, goizeko irudi batzuk.