Hogarreko taberna itxita egongo da astelehenetik ostiral arratsaldera

Baleike 2018ko ots. 24a, 08:58

Egokitze lanak direla eta, Beheko plaza taberna eta jatetxea itxita izango da hurrengo astean. Ostiralean zabalduko ditu berriro ateak, 17:00etatik aurrera.

Beheko plaza taberna eta jatetxean berrikuntza batzuk egingo dira astelehenetik ostiralera bitartean. Hori dela eta, bezeroentzako itxita izango da ostirala arte. Hain zuzen, martxoaren 2an zabalduko ditu ateak berriro, 17:00etatik aurrera.