Santelmoetako Gazte eguneko egitaraua prestatzeko bigarren bilera egingo dute bihar

Baleike 2018ko ots. 23a, 12:50

Bihar, larunbata, goizeko 11:0etan, egingo dute Katxapero Gazte Konpartsak deituta. San Telmo jaietan egingo den Gazte egunerako proposamenak elkarbanatzeko egingo da bilera hau. Guztiak daudela ongi etorriak diote antolatzaileek. 

Otsail honetan bertan egin zuten lehen asanblada. Katxapero Gazte Konpartsak bere Facebookean azaldu duenez, lehen asanblada hartan lan taldeak sortu ziren. Talde hauek dagoeneko martxan daudela ere jakitera ematen da: "kamiseten diseinua, bazkaria lotzea, bazkal osteko ekintza zehaztea, arratsalderako zer antolatu…".