'Ahora' eta 'Jon Braun' antzezlanetarako sarrerak zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean

Baleike 2018ko ots. 23a, 11:24

Datorren asteburuan bi antzezlan izango dira Aita Mari aretoan: Maite Guevararen Ahora martxoaren 2an, eta Anita Maravillasen Jon Braun haur antzerkia martxoaren 4an. Udal Kultura sailak bi antzezlanetarako sarrerak eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko.

Saio bakoitzerako hiru lagunentzako bina sarrera zozkatuko ditugu. Zozketan parte hartzeko honako formularioak bete behar dituzue:

  1. Ahora-rentzako, hemen.
  2. Jon Braun-entzako, hemen

Gogoratu zozketa hau Baleikeko bazkideentzako dela eta parte hartzeko bazkide denarekin izenarekin hartu beharko duzue parte.

Epea otsailaren 28ko eguerdira arte izango da.