Zestoa-Zumaia irteerako zuloa konpontzeko obra hasi du Bidegik

Baleike 2018ko ots. 23a, 10:28

Bidegi foru sozietateak AP-8ko Zestoa-Zumaiako ordainlekuaren irteeran dagoen zuloaren konponketa eta egonkortze lanak hasi ditu astelehen honetan. Hala adierazi du Gipuzkoako Foru Aldundiak.

Joan zen abenduaren 1ean, Zestoa-Zumaiako 48. irteeran, AP-8 autobideak GI-631  errepidearekin bat egiten duen biribilgunean, bidezorua hondoratu zen Larrondo ubidearen parean. Ondorioz, Aldundiaren esanetan, Bidegik larrialdiko ekintzak egin zituen eremua egonkortzeko eta autobideko 48. irteera eta sarrera erabiltzen duten ibilgailuentzako ordezko sarbide bat egiteko. Horretarako ondoko Sansinenea industria  poligonora, egun indarrean dagoen behin beneko  lotune bat prestatu zuen.

Sarrera hori behar bezala uzteko lanak aste honetan hasi dituela adierazi du Bidegik. Horretarako, esleipena premiazko tramitearen bidez egin da. 372.900 € (gehi BEZ) aurrekontua du eta 3 hilabeteko gauzatzeko epea.