Gipuzkoako batel ligako estropadak jokatuko dira bihar

Baleike 2018ko ots. 23a, 08:54

Gipuzkoako batel ligako seigarren jardunaldia jokatuko da bihar Urola ibaiaren itsasoratzean. Berez, laugarren estropada izango da, Zarauzko eta Tolosako jardunaldiak bertan behera geratu zirelako eguraldi txarrarengatik. Estropadak goizeko 10:00etan hasiko dira.

Ehun ontzi inguru bilduko dira bihar Zumaian, hauetatik hamar herrikoak. Irteera eta helmuga puntua Arranpla parean kokatuko dira, eta handik parolalderantz egingo dute. Mailaren araberako distantziak egingo dituzte: infantilek 1.000 metroko bidea egingo dute, kadeteek 1.500 eta jubenilek eta seniorrek 2.000 metrokoa.