baleike.eus

Hainbat zumaiar Salzburgon

Baleike 2018-02-22 17:19   Kirola
Hainbat zumaiar Salzburgon

Errealak Europa Ligako partida erabakigarria du gaur gauean Salzburgon (21:05). Hain zuzen, joaneko partidako emaitza (2-2) irauli behar du. Zaleen babesa ez du faltako ordea; ezta zumaiar batzuen animoak ere!

Europako ligan aurrera egin nahi badu, ezin du hutsik egin gaur gauean Errealak. Austriako hotzaren aurrean, baina, ez zaie zaleen berotasunik faltako. Hain zuzen, 2.000 inguru errealzale joan dira Salzburgora, eta tartean, zumaiar batzuk joan dira.

Besteak beste, Maitane Urbietak, Hiru Erregeen Mahaiako kazetari zumaiarrak, bere twitter kontuan jarri du argazki bat, eta horretaz gain, Algorri Taldeak ere argazki hau bidali digu.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa