Zumaiar koadrila Salzburgon

Baleike 2018ko ots. 22a, 16:54

Errealak Europa Ligako partida erabakigarria du gaur gauean Salzburgon (21:05). Hain zuzen, joaneko partidako emaitza (2-2) irauli behar du. Zaleen babesa ez du faltako ordea; ezta zumaiar batzuen animoak ere!

Europako ligan aurrera egin nahi badu, ezin du hutsik egin gaur gauean Errealak. Austriako hotzaren aurrean, baina, ez zaie zaleen berotasunik faltako. Hain zuzen, 2.000 inguru errealzale joan dira Salzburgora, eta tartean, zumaiar koadrila txiki bat ere bai.

Maitane Urbietak, Hiru Erregeen Mahaiako kazetari zumaiarrak, bere twitter kontuan jarri du argazki hau. Ongi pasatzen ari diren seinale!