Dozenaka herritar elkartu dira pentsioen igoera aldarrikatzeko

Baleike 2018ko ots. 22a, 13:15

Duela aste batzuetatik hona, astelehenero egiten dute elkarretaratzea udaletxe aurrean hainbat pentsionistek. Gaur, protesta ekitaldiak hirietara zabaldu dira gehienbat, baina Zumaian erantzun bikaina izan du.

Inoizko jende multzo handiena elkartu da gaur eguerdian udaletxe aurrean. Printzipioz, deialdi nagusia hirietan egingo zen protesta ekitaldietara zuzenduta zegoen, baina astelehenero egiten duten bezala, gaurko elkarretaratzera herrian egitera ere deituak izan dira herritarrak.

Aldarripen argia dute: Madrilgo gobernuaren pentsio politika salatzea. Hain zuzen, %0,25eko igoeraren aurka eta pentsioetan KPIa igotzearen alde elkarretaratu dira.

Hemen ez da bukatuko pentsionisten borroka, eta astelehenean beste elkarretaratze bat egingo dute leku berean, 12:00etan.