Garizumarako ekitaldi bereziak antolatu ditu San Pedro parrokiak

Baleike 2018ko ots. 22a, 12:20

Zumaiako San Pedro parrokiak ekitaldi bereziak antolatu ditu Garizumarako. Horien baitan, hitzaldi eta kantaldi bana ere izango dira. 

Hala, Garizuma honetan, Aste Santua heldu bitartean, ostegunetan, 18:00etatik 19:00etara, elizan bertan, eta hiletarik ez badago, Jauna Agerian eta bakarkako aitortza jasotzeko aukera izango da. Ostiraletan, berriz, 18:30etik 19:00etara, elizan bertan, eta hiletarik ez bada, Gurutz bidea egingo da. 

Otsailak 28an, 20:00etan, elizan bertan Ebanjelizatze Berriaren ausnarketa haur katekesian hitzaldia emango dute Mikel Aranguren gotzain bikarioak eta Mikel Iraundegi diakonoak.

Martxoaren 17an, berriz, larunbatean, Shemá Iruñeako kristau musikari taldean kontzertua izango da elizan. 20:00etan hasiko da emanaldia.