Balenciaga ontziolako langileek manifestazioa egin dute gaur goizean

Baleike 2018ko ots. 22a, 11:37

Hitzarmen duin baten alde, otsaila hasieratik lanuzteak egiten hasi ziren Balenciaga ontziolako langileak. Erreibindikazioak jarraitzen du, eta gaur goizean, herriko kaleetan zehar manifestazioa egin dute.

Balenciaga ontziolako langileek hitzarmen duin baten alde jarraitzen dute borrokan. Hain zuzen, ez daude ados datozen lau urteetarako enpresako zuzendaritzak hitzarmenean ezarri nahi dituen zenbait baldintzekin. "Lau urtez soldatak ez igotzea da enpresaren proposamena; guk KPI igotzea baino ez dugu eskatzen", azaldu zuten.

Zenbait egunetan lanuzteak egin ondoren, gaur goizean, manifestazioa egin dute herriko kaleetan zehar.