'Paperezko ahotsak' dokumentala emango da bihar Aita Marin

Baleike 2018ko ots. 21a, 09:23

Emeek emana erakusketaren baitan, bihar, osteguna, 19:00etan, Paperezko ahotsak dokumentala emango da Aita Mari zinean. Eresoinka taldeari buruzko dokumental hau Estibaliz Urresola Solagurenek zuzendu du eta 2016ko Donostiako Zinemaldian aurkeztu zen.  

Espainiako Gerra Zibilaren ondorioz erbesteratutako Eusko Jaurlaritzak sortu zuen Eresoinka taldea, eta Europa osoan egin zituen emanaldiak euskal artea eta kultura hedatzeko helburuarekin. Estibaliz Urresola zuzendariak aurkeztuko du dokumentala.