Gizonezko bat kondenatu dute lagun baten gurasoen eta izebaren bitxiak lapurtzeagatik

Baleike 2018ko ots. 21a, 09:07

Lapurretak 2014. urtean zehar gertatu ziren Zumaian. Lapurtutako bitxiek 15.686 euroko balioa zuten eta, Efe agentziak esanaren arabera, Bizkaiko eta Gipuzkoako zenbait salerosketa puntutan saldu zituen. 

Eraztunak, erlojuak, kateak eta pultserak lapurtu zituen gizonezko honek, besteak beste, lagun horren gurasoen eta izebaren etxebizitzetan. Tasatzailearen arabera, lapurtutako bitxien balioa 15.686 eurokoa zen. Saldutako gai hauen artean jatorri ezezaguneko beste bitxi batzuk zeuden. Haien jatorria ezagutzeko ikerketa lanak abian daudela dio epaiak.

Gizonezkoak gertaerak onartu zituen eta urtebeteko espetxe zigorra ezarri zioten. Espetxera joan beharrean, 3.600 euroko isuna ordaindu beharko du, baita kaltetuei konpentsatu ere.