2018/02/24 - 2018/02/26 19:30ean

Zinema

Cincuenta sombras liberadas

Cincuenta sombras liberadas
Aita Mari aretoa, Zumaia

Erika L. James idazlearen izen bereko eleberrian oinarrituta, Fifty Shades trilogiaren hirugarren eta azken atala aurkeztuko du James Foley zuzendariak. Kasu honetan, Anastasia Steele (Dakota Johnson) gaztea eta Christian Grey (Jamie Dornan) negozio-gizona ezkondu egingo dira, eta Europan zehar bidaiatuko dute eztei-bidaia ospatzeko. Lehen bi filmek 521 eta 370 milioi dolarreko irabaziak izan zituzten. Bigarren atalean bezala hirugarrenean ere, eleberria filmerako egokitzeaz arduratu da Niall Leonard, trilogia arrakastatsua idatzi zuen Jamesen senarra. (zinea.eus)

Ordutegia: larunbatean 19:30ean eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean, ikuslearen eguna, 19:30ean.