Udaleko Euskara zerbitzuak urtero antolatzen duen Euskara, bestela ez gara hitzaldi zikloaren baitako bigarren saioa izango da bihar, otsailaren 21ean. Bigarren gonbidatua aski ezaguna den Kike Amonarriz izango da, eta Euskarak 365 egun Zumaian izeneko hitzaldia emango du 18:30etatik aurrera, Alondegian.
Euskarak bizi duen garai historiko giltzarri honetan, normalizazio bidean jauzi kuantitatiboak eta kualitatiboak emateko aukerak ditu. Hitzaldia, testuinguru berri honen inguruko hausnarketa eta Euskaraldiaren ezaugarri nagusien aurkezpena izango da.