Zazpi partida jokatuko dira asteburuan Aitzurin

Baleike 2018ko ots. 20a, 09:33

Asteburu honetan ere hainbat partida izango dira Aitzurin. Guztira, zazpi partida jokatuko dira, horietatik hiru eskuz, eta gainerako lauak zesta puntako partidak izango dira.

Asteburu honetako kartelera zazpi partidez josita dator. Guztiak Gipuzkoako ligari dagozkionak izango dira. Hala, ostiralean, eskuzko hiru partida jokatuko dira 19:15etatik aurrera. Hauek dira partidak:

  • Zumaia - Hondarribia 1 (alebinak 2. urtea)
  • Zumaia - Añorga 1 (infantilak 1. maila)
  • Zumaia - Ilunpe 1 (kadeteak 1. maila)

Larunbatean, hilaren 24an, infantil mailako zesta puntako lau partida jokatuko dira 16:30ean hasita. Hauek dira partidak:

  • Zumaia 3 - Danok Bat 1
  • Zumaia 4 - Danok Bat 2
  • Zumaia 1 - Hondarribia 2
  • Zumaia 2 - Donostia Jai Alai