baleike.eus

Bilatzaile berria du Baleike.eus-ek

Baleike 2018-02-19 18:24   Euskara

Baleike.eus webguneko bilatzailea guztiz eraberritu da, erabiltzaileei eskaintzen zaien zerbitzua hobetzeko. Bilaketa zehatzak egiteko aukera eskaintzen da eta, webgunetik irten gabe, Tokikomeko plataforma erabiltzen duten 16 webguneetan egin daiteke bilaketa. Webgunean, goiko menuaren eskuinealdean, aurkituko duzue bilatzailea, luparen irudian klik eginda.

Google-eko bilatzailetik Elhuyarrek garatutako zerbitzurako aldaketa egin da. Google-eko bilatzailearen azkenengo bertsioek publizitatea txertatzeaz gain, euskarazko bilaketekin hainbat arazo ematen zituela atzeman zen Tokikom osatzen dugun komunikabideetan. Hori dela eta, euskarazko bilatzaile baten aldeko apustua egin da.

Orain bilaketa sinplea edo bilaketa zehatzak egiteko aukera eskaintzen da: deklinazioak erabili daitezke; datak aukeratu; hitz gakoa albisteko zein partetan bilatu nahi den definitu; zein motatako albistea ikuskatu nahi den zehaztu -argazki galeria, bideoa, hitzordua...- edota emaitzak zein hurrenkeretan ikusi nahi diren hautatu.

Bilatzaile berri hau TOKIKOM Plataforma erabiltzen duten komunikabide guztietan aurkituko da aurrerantzean. Gainera, Baleike.eus-etik irten gabe, Plataforma hori erabiltzen duten beste 15 webguneetan ere egin daitezke bilaketak. Horretarako bilaketa zehatza egiteko aukera hautatu eta Webguneak atalean zerrendako beste komunikabideetako bat (edo guztiak) hautatu beharko da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa