Martxoko antzerki saioetarako sarrerak salgai daude dagoeneko

Martxoko antzerki saioetarako sarrerak salgai daude dagoeneko

Martxoaren hasieran hiru antzerki saio egingo dira Aita Mari aretoan. Emanaldi hauetarako sarrerak salgai daude dagoeneko Zumaiako turismo bulegoan. 

Helduentzako bi antzezlan izango dira eta haurrentzako beste bat:

Martxoaren 2an, 22:00etan, Maite Guevararen Ahora antzelana izango da Aita Marin. Sarrerak 6 euroan daude salgai, 4 euroan Gazte txartelarekin. 

Martxoaren 4an, igandean, eguerdiko 12:00etan, haurrentzako  Jon Braun saioa izango da, Alicia Maravillas konpainiaren eskutik. Sarrerak 4 euroan daude salgai.

Martxoaren 9an, berriz, Azpeitiko Antzerki Topaketetan ikuslearen saria irabazi zuen Hysteria antzelana izango da, Eromen produkzioaken eskutik. Saioa 22:00etan izango da eta sarrerak 6 euroan daude salgai, 4 euroan Gazte txartelakin. 

Kantaldia otsailaren 23an

Ostiral honetan, berriz, hilaren 23an, Oskarbi taldearen kontzertua izango da Aita Mari zinean. Emanaldi honetarako sarrerak 6 euroan daude salgai turismo bulegoan.