Urola Kostako kultura eta sormen industriak: lankidetza egitasmoak definitzeko lan-saioa asteazkenean

Urola Kostako Udal Elkartea 2018ko ots. 19a, 12:42

Urola Kostako Udal Elkarteak 2017. urtean eskualdeko kultura eta sormen industrien alorrak dituen potentzialitate, ahultasun eta beharren azterketa egin zuen, Urola Kosta, eskualde Sortzailea egitasmoarekin. Hurrengo urratsa, lankidetza egitasmoak zehazten hastea da. Horretarako, asteazkenean, hilaren 21ean, dinamizazio-mahaiaren aurrenengo bilera egingo da 09:30etatik 13:30etara Udal Elkartean.

Orain aurkezten dugun egitasmo honekin, 2018 urtean zehar jarraipena eman nahi zaio 2017an egindako azterketa eta sentsibilizazio lanari, ekitera pasaz. Joan den otsailaren 14an Urola Kostako kultura eta sormen industrien mahai sektoriala martxan jarri zen.

Hurrengo urratsa, lankidetza egitasmoak zehazten hastea da. Horretarako, Urola Kostako KSI alorrean lanean dabiltzan eragileak elkartu eta lankidetzan egitasmo zehatzak identifikatzen eta definitzen hasi nahi dugu.

Lankidetza-egitasmoak  identifikatu eta definitzeko eratu nahi den dinamizazio-mahaiaren aurrenengo bilera asteazkenean izango da:

Ordutegia: 09:30-13:30

Lekua: Urola Kostako Udal Elkartearen egoitza nagusia (Urdaneta bidea, 6 - Zarautz