2018/03/04 12:00ean

Antzerkia

Jon Braun

Jon Braun
Aita Mari aretoa, Zumaia

Anita Maravillas konpainiaren Jon Braun haurren antzerki saioa izango da, martxoaren 4an, eguerdiko 12:00etan, Aita Mari zinean. Sarrerak salgai daude turismo bulegoan, 4 euroan.

Jon Braun indio txiki bat da.

Jon Braunek arreba bat dauka.

Bat-batean, zoritxarrak banatu egingo ditu.

Baina Jon ez da bakarrik sentitzen, bere arrebak ez baitu inoiz ahaztu.

Anita Maravillas konpainia, titereen hizkuntza ikerketa, estetika zaindua eta umorea uztartuz, familia osoaren gozogarri bihurtzen da. Oraingo honetan Jon Braun, Imanol Urbietaren abestiko indio ezaguna, aukeratu du, neba-arreben arteko loturaz hitz egiteko, abenturaz eta maitasunez beteriko western batean.